argia.eus
INPRIMATU
Gerra egoera deklaratu zuten Bizkaian

Gerra egoera deklaratu zuten Bizkaian. Meatzarien greba gero eta istilutsuagoa bilakatzen ari zen. Egun horretan langileek Bilbo hartu eta sekulako kaosa eragin zuten. Enfrentamendu armatuak ere izan ziren, hildako eta zaurituekin. Sozialistak ere ez ziren gai izan meatzari grebalariak kontrolatzeko, eta armada atera zuten kalera, hiria hartzera. Hiru egunera, urriaren 31n, langileen garaipena iragarri zen eta urtarrilak 1etik aurrera egikarituko zizkieten beren eskaerak: soldata astero kobratzea eta erosketak nahi zuten lekuan egin ahal izatea.

Daniel Udalaitz, Bizkaiko meatzarien greba historiko arrakastatsua (ARGIA, 2004ko urtarrilak 11).