Geronimo izenez bataiatu zuten apatxeen buruzagia hil zen 80 urterekin. Bere izena GoyaaĆé zen eta “aharrausi egiten duen pertsona” esan nahi du chiricahua hizkuntzan. Mexikoko militarrek ama, emaztea eta seme-alabak hil zizkiotenean, bizitza zurien kolonialismoaren aurkako erresistentziara bideratu zuen. Hil aurretik bere autobiografia diktatu zion S.M. Barrett kazetariari.