argia.eus
INPRIMATU
German Rodriguez hil zuen Espainiako Poliziak Iruñeko Sanferminetan

German Rodriguez hil zuen Espainiako Poliziak Iruñeko Sanferminetan. Zezenketa ondoren amnistiaren aldeko pankarta atera zutela aitzakiatzat hartuz, Polizia tiroka sartu zen zezen plazan.

Tirad con toda la energia y lo más fuerte que podáis. No os importe matar” (Egin tiro energia guztiarekin eta ahal duzuen indartsuen, ez zaizue axola hiltzea) nola agindu zuten grabatuta geratu zen. 

Istiluak hirian zehar zabaldu ziren, eta tiro batez hil zuten 23 urte zituen gaztea. Liga Komunista Iraultzaileko militantea zen. Poliziak 7.000 jaurtigai inguru eta 130 bala egin zituen tiro istiluetan, eta 150 herritar zauritu zituzten, hamaika larri balaz.

 

Gertaerengatik ez dute sekula inor epaitu. Rodriguezen hiletan jendetza batu zen eta Felipe Gonzalez bera ere han izan zen. Protestak Euskal Herri osoan zabaldu ziren.

Jarraian German Rodriguezi buruzko Oroitarria dokumentala.

 

Urko Apaolaza, Herri boterearen kontrako asaltoa (ARGIA)