argia.eus
INPRIMATU
Gerda Taro argazkilaria atxilotu zuten Alemanian, Hitlerren aurkako konplot baten kide zelakoan

Gerda Taro argazkilaria atxilotu zuten Alemanian, Hitler botatzeko komunisten konplot baten kide zela egotzita. Bi asteren ostean askatu zuten eta familiarekin Alemaniatik ihes egin behar izan zuen.

Endre Erno Friedmann bikotearekin batera Robert Capa pseudonimoa asmatu zuten eta bien argazkiak izen horrekin sinatzen zitzuten, mundu mailako erreferentzia lortuz.

Taro Espainiako gudan hil zen 1937an, argazkilari lanetan ari zela. Gaztetatik izan zen mugimendu sozialistako kide.