Gdeim Izik kanpaleku desobedientea abiatu zuten 20.000 sahararrek. Marokoko Polizia indarrek bortizki hustu zuten eta horren aurka altxamenduak izan ziren hainbat hiritan, hala nola El Aaiunen, Smara eta El Marsanen. Barrikadak eta Poliziarekin enfrentamendu gogorrak izan ziren hainbat egunez. Marokok etxeratze-agindua dekretatu zuen eta Fronte Polisarioak emandako datuen arabera, 36 hildako, 4.500 zauritu eta 2.000 lagun atxilotu zituzten protesten karietara.