argia.eus
INPRIMATU
Nafarren armadari eraso egin zion Gaztelaren aldeko gipuzkoar talde batek Belaten, hamabi kanoi eskuratuz

Gaztelaren aldeko Gipuzkoako bandokide talde batek, Nafarroako beaumontarren talde batekin batera, Nafar legitimisten armadari eraso egin zion Belaten. Iruñeko setioaren porrotaren ostean, Nafarroako erregearen armada Nafarroa Behererantz zihoan. Haien atzetik zihoan gipuzkoar esploratzaile talde batek kanoiak garraiatzen ari ziren mertzenario alemaniarrekin topo egin zuen. Alemaniarrek, izututa, kanoiak maldan behera amildu eta ihes egin zuten.

Hamabi kanoiak Iruñera eraman zituzten eta urte askotan Gipuzkoako armarrian izan dira, euskaldunen zatiketaren ikur.

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525).