argia.eus
INPRIMATU
Gaztelania ez dela “sekula inposatu” esan zuen Espainiako Juan Carlos I. Erregeak

Gaztelania ez dela sekula inposatu esan zuen Espainiako Juan Carlos I. Erregeak. “Inor ez da inoiz gaztelaniaz hitz egitera behartu. Herri anitzak izan ziren euren borondatez Cervantesen hizkuntza bere egin zutenak”, esan zuen Cervantes Sarien banaketan, nahiz eta ehunka izan euskaldunen eta Espainiako inperioaren menpe egon diren lurraldeetako hizkuntzen eta kulturen aurka dokumentatuta dauden eraso, zigor eta inposizioak.