argia.eus
INPRIMATU
Gaztelania ez beste hizkuntzetan Erlijioa irakasgaia ematen zuten irakasleak zigortzeko agindu zuten

Gaztelania ez beste hizkuntzetan Erlijioa irakasgaia ematen zuten irakasleak zigortzeko agindu zuten. Espainiako Errege Dekretu horren jatorrian Benito Francia Nafarroako Gobernadore Zibilaren 1901eko zirkular bat zegoen, Nafarroako mendialdean irakasleak euskaraz mintzatzen zirela ohartuta, ikasgaiak gaztelaniaz ematera derrigortuz.

Garaiko Nafarroan euskararen aldeko jarrera nahiko zabalduta zegoen. Garaiko prentsan eztabaidak izan ziren erabakiagatik.