argia.eus
INPRIMATU
Gaztelako soldaduek Lizarrako harresiak asaltoz gainditu zituzten berriro

Gaztelako soldaduek Lizarrako harresiak asaltoz gainditu zituzten berriro. Abuztuaren 22an okupatu zuten lehen aldiz, Albako dukearen aginduetara, baina irailaren amaieran Juan III.a Nafarroako erregeak lurraldea berreskuratzeko deia egin zuen Donapaleutik. Deiari erantzunez, urriaren 5ean Lizarrako biztanleak matxinatu egin ziren, eta soldadu gaztelarrak kanporatzea lortu zuten. Kanpotik ez zuten nahikoa laguntzarik jaso, ordea, eta gaztelarrak 3.000 soldadurekin itzuli ziren, beaumondarren laguntzaz. Gogor zigortu zituzten lizarratarrak.