Gasteizko gaztetxea okupatu zuten ehunka gaztek. San Prudentzio eguneko eguerdi aldera, 250 gazte inguru elkartu ziren, Fariñasetik manifestazioa abiatzeko. Manifestazio amaieran, apezpikuaren jabetza zen lorezainaren etxea okupatu zuten. Berehala, lan-taldeak sortu eta lanari ekin zioten, hala nola, barnean zegoen zaborra atera, komunikazioa landu edota erresistentzia sistema antolatzeko. Ordutik askotan egon da Udalaren jo-puntuan baina martxan dirau.