Gary Webb kazetari estatubatuarrak bere buruaz beste egin zuen. 80ko hamarkada hasieran Los Angeleseko beltzen auzoetan crack droga zabaltzen hasi zen, kokaina eta bikarbonatoarekin egina, oso adiktiboa eta merkea, dosia 5 dolarrean saltzen zen.
Gary Webb, marine baten semea, ez zen ezkertiarra, eta Nikaraguako droga trafikatzaile eta CIAren arteko lotura susmagarriak aurkitzen hasi zen, hainbat erreportajetan argitaratuz. Hasiera batean ongi hartu bazuten ere, gerora “hedabide errespetagarrien” erasoak jasotzen hasi zen, isilarazi eta ibilbidea hondoratu zioten.
Azkenean, bere buruaz beste egin zuen.