Gara egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten. 1998ko uztailean Espainiako Auzitegi Nazionalak Egin itxi ostean, hurrengo egunean bertan Euskadi InformaciĆ³n ateratzea lortu zuten, eta gerora, hura ordeztuko zuen egunkaria prestatzeari ekin zioten langileek. Milaka herritarrek akzioak erosi zituzten eta hala finantzatu zuten egunkaria: 1.200 milioi pezeta eman zituzten herritarrek 100.000 pezetako 10.000 akzio erosita. Poliziak Egin itxi eta sei hilabetera, proiektu berria abian zen. Mertxe Aizpurua izan zen lehen zuzendaria.
Maider Iantzi, Jende ugariren ahaleginaz gertatu zen erditzea (Gara, 2014ko otsailak 2).