argia.eus
INPRIMATU
Gamizko abadeak meza emateari uko egin zion agintariek zeramatzaten Espainiako banderengatik

Gamizko abade Juan Luis Jauregik meza emateari uko egin zion udal agintariek soinean zeramaten Espainiako banderarengatik. Gamizen bertan, bi urte lehenago, Patxi Bilbao apaiza ere Espainiako banderak eliztarren artean banaketa eragiten zuela-eta kexu agertu zen. Biek Tribunal del Orden Público, egungo Audientzia Nazionalean deklaratu behar izan zuten. Frankismoaren aurka azaldu ziren elizgizon euskaldunen kasuak hamaika dira. Are, 1960an 339 apaizek agiria plazaratu zuten Euskal Herriaren zapalkuntza salatuz.