argia.eus
INPRIMATU
Galesaren alde aktibismoz lan egiteko elkartea sortu zuten: Cymdeithas yr Iaith Gymraeg

Galesaren alde aktibismoz lan egiteko Cymdeithas yr Iaith Gymraeg elkartea eratu zuen gazte talde batek. Indarkeria erabili gabe, desobedientzia zibila eta ekintza zuzena baliatuz kanpaina ugari egin zituzten.

Isun eta epaiketa ugari ekarri dizkion arren, hizkuntzaren aldeko borroka berpiztu zuten hein handi batean, eta galesak egun dituen hizkuntza-politikako elementu asko elkarteari zor dizkio.

Elin Haf Gruffydd Jones, Cymdeithas Yr Iaith Gymraeg, 60 urteko borroka galesaren alde (Naziogintza, 2022ko otsailak 11).