argia.eus
INPRIMATU
GALek Ramon Oñederra 'Kattu' errefuxiatu azkoitiarra hil zuen Baionan

GAL talde parapolizialak Ramon Oñederra Bergara Kattu errefuxiatu azkoitiarra hil zuen Baionako Kayetania tabernan. Oñederra bakarrik geratu zenean hamar tiro jo zizkioten. GALek bere gain hartutako lehenbiziko hilketa izan zen. 23 urte zituen eta gorpua beilatokitik ateratakoan, Baionan barrena ibili zen hileta autoa, bildutako jendetzaren txalo artean, eta Azkoitian ere bai. Inork ez du inoiz ordaindu hilketa harengatik.