argia.eus
INPRIMATU
Gaixo larri zeuden presoen ordez espetxera joateko prest azaldu ziren Sasoia erretiratuen elkarteko kideak

Gaixo larri zeuden presoen ordez espetxera joateko prest azaldu ziren Sasoia erretiratuen elkarteko kideak. Espainiako gobernuburu José Luis Rodriguez Zapatero eta Frantziako presidente Nicolas Sarkozyri gutun bana bidali zieten, gaitz larri eta sendaezinak zituzten hamalau euskal presoen egoerarekin ardura azalduz. Gizatasunik gabeko tratua jasaten zutela argudiatu zuten, espetxeak zein batetik besterako garraioek euren osasun egoera gehiago kaltetzen zutela adieraziz. Adierazi zuten prest zirela preso gaixoek oraindik betetzeko zuten espetxealdia beraiek egiteko. Ez zieten proposamena onartu.

Sasoia erretiratu elkarteko kideak prest agertu dira preso gaixoen truke kartzelara joateko (Berria, 2008ko abenduak 18).