argia.eus
INPRIMATU
Italiako Hunberto I.a erregea hil zuen tiroz Gaetano Bresci anarkistak

Gaetano Bresci anarkistak Italiako Hunberto I.a erregea hil zuen tiroz. Ideia sozialisten hedatzea aktiboki borrokatu zuen geroz eta industrialagoa zen Italian. Bi urte lehenago, Milanen gariaren prezioaren eta zenbait zergaren igoeraren aurka protesta baketsuan ari ziren langileen aurka egindako sarraskiaren arduraduna publikoki zoriontzeagatik –"zorionak Erret-etxea defendatzeagatik"– eta saritzeagatik mendekatu zuela esan zuen Brescik.

Bizi arteko kartzela zigorra betetzen ari zela hilda azaldu zen bere ziegan. Hunberto I.a 1878an ere hiltzen saiatu ziren anarkistak.