argia.eus
INPRIMATU
Gabriel Urralburu Nafarroako lehendakari ohia zigortu zuten ustelkeria kasuengatik

Gabriel Urralburu Nafarroako lehendakari ohia zigortu zuten ustelkeria kasuengatik. Hamaika urteko espetxe zigorra, bederatzi urteko inhabilitazioa eta 780 milioi pezetako isuna ezarri zion Nafarroako Auzitegiak, legez kanpo obra publikoen trukean komisioak jasotzeagatik. Ebatzi zuten eraikuntzako zortzi enpresari esleipenak ematearen truke jasotzen zuela dirua, ustelkeria politikoa mahai gainean jarriz. 1984 eta 1991 artean izan zen Urralburu Nafarroako lehendakari PSNrekin.

Enekoitz Esnaola, Joxerra Senar eta Maddi Ane Txoperena Iribarren, Euskal Herriko ustelkeria politikoko kasu nagusiak (Berria, 2015eko martxoak 15).