argia.eus
INPRIMATU
Gabierrota auzoko eta Oreretako Bizilagun Elkarteek deituta, zazpi autobus publiko “bahitu” eta haiekin manifestazioa egin zuten

Gabierrota auzoko eta Oreretako Bizilagun Elkarteek deituta, zazpi autobus publiko “bahitu” eta haiekin manifestazioa egin zuten. Langile auzo horietan garraiobide publikoa oso eskasa zela eta agintariei enegarren aldiz zerbitzua hobetzeko eskatu zieten. Hilabete zeramaten halako ekintzak egiten, eta azkenerako lortu zuten auzoan ibilbide osoa egingo zuen autobus-linea ezartzea.

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).