argia.eus
INPRIMATU
Frantzisko Garai konkistatzaile bizkaitarra hil zen, Jamaikako gobernari izandakoa

Frantzisko Garai hil zen, esploratzaile eta konkistatzaile bizkaitarra. Cristobal Colonekin joan zen Ameriketara haren bigarren bidaian. Jamaikako gobernari izan zen Diego Colonen agindupean eta aberastu egin zen. Garaik lehen armada antolatu zuen Karibeak harrapatu eta bertan bizi ziren herritarrak azienda nahiz urre meategietan lan egitera derrigortzeko, antropofagoak zirela esanez, hau da, kanibalismoa praktikatzen zutela. Garai hartako europar kolonialisten oso ohiko salaketa faltsua izan zen azken hau, nolabait, Europako gizarteen aurrean Ameriketako herritarrak deshumanizatu eta kristautasunaren baloreak inposatu behar zitzaizkielakoan, genozidioa justifikatzeko.

2011n Enkarterrietako museoak liburua aurkeztu zuen Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak lagunduta, “lehen euskal esploratzaile handia” izan zela esanez. Hainbestekoa izan zen konkistatzaileen sarraskia, ezen ia jatorrizko herritar guztiak hil zituzten eta Espainiako enperadoreak baimena eman zien irla hura afrikar esklaboz birpopulatzeko.