argia.eus
INPRIMATU
Bi langile hil zituen poliziak Frantzian, okupatuta zeukaten Peugeot lantegi bat husteko operazioan

Frantzian poliziak bi langile hil zituen, okupatuta zeukaten Sochauxeko Peugeot lantegia husteko operazioan. Bezperan langileek greba hasi zuten, jakin zutenean urte hartako maiatzeko greben ondoren zuzendaritzak galdutako egunak berreskuratu nahi zituela. Poliziak lantegia indarrez hartu zuen arren, langileek berreskuratzea lortu zuten. Ekainaren 21ean zuzendaritzarekin akordio bat lortuta, langileak lanera itzuli ziren.