argia.eus
INPRIMATU
Frantzian 60.000 lagun manifestatu ziren Nazioarteko Martxa Antinuklearrean eta Poliziak gazte bat hil zuen

Frantzian 60.000 lagun manifestatu ziren Nazioarteko Martxa Antinuklearrean Creys-Malvilleko zentral nuklearrean eraiki nahi zuten super-erreaktorearen aurka.

Polizia frantsesak gogor zapaldu zuen protesta, eta Vital Michalon fisikari gaztea hil eta ehunka lagun zauritu zituzten. Europa osotik joan zen jendea bertara.