argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Trenbideen SNFC konpainiak zuen jarrera euskarafoboa salatu zuten Demoek Baionan

Frantziako Trenbideen SNFC konpainiak zuen jarrera euskarafoboa salatu zuten Demoek Baionan. Geltokiko arduradunaren bulegoan sartu eta tren geltokiko bozgorailuak baliatu zituzten beren mezuak zabaltzeko, bidaiarien harridurarako. Egun batzuen buruan hiru demo epaitu behar zituzten tren geltokiko seinaleak pinturaz euskaratzeagatik, eta euskaraz eta frantsesez euskaltzaleak auzira gonbidatu zituzten.

Euskaldunon Egunkaria (2002ko irailak 6)