argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Tourreko etapa amaieran ekintza zuzena presoak Euskal Herriratzeko mezua zabalduz

Frantziako Tourreko mendiko etapa baten amaieran Zuzen Ekintza Taldeko hainbat kidek euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko mezua zabaldu zuten. Lasterketa azken 300 metroetan zenean, lasterketa burua tunelean sartu zela baliatuta, errepidera salto egin zuten, jantzita zeramaten maillot horian presoen aldeko mezuak zituztela. Helmuga gurutzatzea lortu zuen batek, bertako ikusleak agurtzen. Nazioartean milaka pertsonak ikusi ahal izan zuten telebistaz.

Ikusi ekimenaren bideoa: