argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Gobernuak Espainiako Estatuarekin zuen muga itxi zuen

Frantziako Gobernuak Espainiako Estatuarekin zuen muga itxi zuen. Itsasoaren kontrola galdu zuen Espainiako Errepublikak, eta gerrarako materiala jasotzea oztopatu zion erabaki honekin. Beste herrialdeetatik faxismoaren aurka borrokatzera joandako boluntarioek Pirinioetatik gurutzatu behar izan zuten muga. Era berean, frankistengandik ihesi zihoazenek ere zailtasun handiak izan zituzten muga gurutzatzeko.