argia.eus
INPRIMATU
Frantziako armadak Cap Boneko sarraskia eragin zuen Tunisian

Frantziako armadak Cap Boneko sarraskia eragin zuen Tunisian. Mugimendu independentistaren aurka gogor ari zen Frantziako Gobernua eta tentsioa handia zen. 1947an Madagaskarren frantziarren aurkako altxamenduan 100.000 hildako eragin zituen errepresioaren arduradun Pierre Garbay komandanteak agindu zuen operazioa. Frantziako tropek 200 tunisiar zibil hil –haurrak barne–, emakume ugari bortxatu, lapurretak egin, eta etxeak dinamitaz lehertu zituzten.

Sandrine Lemaire, Pascal Blanchard eta Nicolas Bancel, Décolonisations françaises. La chute d’un empire (La Martinière).