Frankismo betean, hauteskundeak eskatzen zituen kartelak paparrean eta bizkarraldean eramateagatik atxilotu zuten Gonzalo Arias ekintzailea. Zazpi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten. Kartzelatik irtetean berriro egin zuen eta orduan, psikiatrikoan sartu zuten. Frantzian bizi izan zenean ezagutu zituen ez-biolentziaren ekintzaileek inspiratu zuten eta kontzientzia eragozleen mugimenduan sartu zen buru-belarri. Felipe Gonzalez presidente zela ere egunero ateratzen zen kartel batekin esanez: “Felipe Gonzalez, estimatzen dizugu egindako lana, baina dimitu behingoz”.
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).