argia.eus
INPRIMATU
Francoren erregimenak salbuespen egoera ezarri zuen Espainiako Estatu osoan

Francoren erregimenak salbuespen egoera ezarri zuen Espainiako Estatu osoan. Aurreko urteko abuztuan Gipuzkoan ezarria zuten, ETAk Meliton Manzanas polizia torturatzailea hil ostean. Errepresio giro gogorra izan zen eta mugimendu antifrankistarekin lotura zuen edonor atxilotu zezaketen. Milaka izan ziren komisaldegietan torturatuak.