Francoren Azor itsasontziak bost lagun hil zituen Donostian. Santa Klara irlatik itzultzen ari zen motordun txalupa baten aurka talka egin zuen Francoren ontziak. Bertan zihoazen 28 lagunetatik bostek galdu zuten bizia, haietariko bat 9 urteko José Ramón Rubial. Propaganda frankista ahalegindu zen gertaera ezkutatzen. Argazkian, erregimeneko autoritateak, tartean Luis Carrero Blanco trajez jantzita, Azor ontzira bidean lantxa batean.
Arantxa Lopetegi, La desconocida y mortal embestida del ‘Azor’ de Franco en La Concha (Noticias de Gipuzkoa, 2021eko abuztuak 19).