Francisco Franco diktadorearen heriotzaren berri eman zuten. Festa eta ospakizun egun handia izan zen jende askorentzat Espainiako Estatuan, eta zer esanik ez, Euskal Herrian.
Bi egunera, Juan Carlos printzeak frankismoaren funtsezko printzipioei zin egin, Oinordetza Legeari jarraiki estatu buru kargua hartu eta Juan Carlos I.a erregea bihurtu zen.