argia.eus
INPRIMATU
'Francis' trabestia hil zuen Errenterian kalez jantzitako polizia batek

Francis hil zuen Errenterian kalez jantzitako polizia batek. Euskaldun bat hil nahi zuela oihukatuz sartu zen agentea dantzaleku batean, eta Vicente Vadillo Santamaría Francis trabestia aurrean jarri eta kargu hartu zion. Lokalaren jabeari mehatxuka ari zitzaiola ikusita, "zergatik ez didazu niri egiten tiro?", galdetu zionean, pistola atera eta aurpegira egin zion tiro.

32 urte zituen eta Oarsoaldeko tabernetan trabesti gisa lan egiten zuen.

Zazpi egun besterik ez ziren pasa, guardia zibil batek Gladys del Estal hil zuenetik Tuteran. Hiltzaileari bederatzi hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten eta ez zen inoiz kartzelan sartu.

Hilketa homofobo hau mugarria izan zen Euskal Herriko LGTB mugimenduarentzat eta Errenterian, batez ere, protesta handiak eragin zituen.

 

Oihan Vitoria (Berria 2014ko ekainak 29).