argia.eus
INPRIMATU
Bere bortxatzailearekin ezkotzeari uko egin zion Violaren kasuak Italia astindu zuen

Franca Violaren bortxatzaileari espetxe zigorra berretsi zioten. 1981era arte iraun zuen Italiako lege baten arabera, bortxatutako emakumea bortxatzailearekin ezkonduz gero delitua barkatzen zen. Gainera, emakumeak bere "ohorea berreskuratzen" zuen horrela. Viola lehen emakumea izan zen arau horren aurka eginez, bere erasotzailearekin ezkontzeari uko egin eta salaketa jarri ziona epaitegian. Violak patriarkatuari aurre egin eta bortxaketen biktimentzat esperantza ekarri zuen.