argia.eus
INPRIMATU
Fortunato Agirre jeltzale nafarra jaio zen Arellanon

Fortunato Agirre jeltzale nafarra jaio zen Arellanon. Espainiako Bigarren Errepublikarekin batera, Lizarrako alkatetzara iritsi zen EAJ alderdiarekin, eta bertatik bultzatu zuen Lizarrako Estatutua, Hego Euskal Herriko lau probintzientzako lehen estatutua. Lizarrako lehenbiziko ikastola bultzatu zuen, baita Osasuna futbol taldearen sorreran parte hartu ere. Frankistek estatu kolpea ematean, erreketeek atzeman eta irailean fusilatu zuten Taxoaren.