argia.eus
INPRIMATU
Floridako igerilekuko arau arrazistei desobedientzia egin zien David Isomek

Floridako igerilekuko arau arrazistei desobedientzia egin zien David Isomek. Arraza segregazioaren garaian, igerilekuan zurien gunea eta beltzena bereiziak zeuden marra baten bidez; zuriena nabarmen hobea zen. 19 urteko Isomek kolore-lerroa gurutzatu eta zurien gunean igeri ibili zen. Ondoren adierazi zuen igerileku txukun batean igeri egiteak ez lukeela pribilegioa izan behar, eskubidea baizik eta giro lasaia topatu zuela. Bertako arduradunek igerilekua itxi zuten, “beltz batek instalazioak erabili zituelako” eta lau urtez egon zen itxia.

Meet David Isom, the 19-Year-Old Who Broke The Color Line At A Segregated Pool In 1958 (Because of them we can).