argia.eus
INPRIMATU
Filipinetan errebelde antikolonialisten buruzagi zen Gabriela Silang exekutatu zuten espainiarrek

Filipinetan errebelde antikolonialisten buruzagi zen Gabriela Silang exekutatu zuten espainiarrek. Filipinetako iraultzaileen burua izan zen, aita galiziarren ondorengoa eta ama Tinguian etniakoa zuen. Egun batzuk lehenago Vigan hiria erasotzeagatik, Ekialdeko Indietako Espainiako Gobernu kolonialak atxilotu eta hiriko plazan zintzilikatu zuen. Erreferentziazko pertsona da Filipinetan.