argia.eus
INPRIMATU
Fernando Amezketarra bertsolaria hil zen

Fernando Amezketarra bertsolaria hil zen. Fernando Bengoetxea Altuna zen bere izen osoa. Pertsona eta pertsonaiaren artean bereiztea zaila bada ere, bere ateraldi eta xelebrekeriengatik egin zen ezagun. Bertsotarako erraztasuna zuen, eta herri askotatik egiten zioten dei. Gregorio Muxikak bertsolariari egotzitako hainbat pasadizo batu zituen bere liburuan.

Amezketako Udala.