argia.eus
INPRIMATU
'Xalbador' bertsolaria hil zen Urepelen, bere omenaldian

Fernando Aire Xalbador bertsolaria hil zen Urepelen, omenaldi-egunean bihotzekoak jota. Odolaren mintzoa liburua egun hartantxe aurkeztu zuten.

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia gertatutakoak sona handia eman zion. Orduan, buruz burukora pasa zen, Uztapiderekin txapela bila lehiatzeko. Epaimahaiaren erabakia, ordea, txistuekin hartu zuten Donostiako Atano pilotalekura bertaratu ziren ikusleek. Xalbadorrek, txistuak txalo bihurtu zituen bertsoa bota zuen orduan. Hala ere, txapela Uztapidek erdietsi zuen.