argia.eus
INPRIMATU
Felipe Sagarna Ormazabal 'Zapa' hernaniarra hil zuen Batallón Vasco-Españolek

Felipe Sagarna Ormazabal Zapa hernaniarra hil zuen Batallón Vasco-Españolek. Lagun batzuekin Urnietan poteoan zebilela guardia zibil batzuek mehatxatu egin zuten, haiekin liskarra izan ostean. Hernanira itzultzea erabaki zuten, eta etxera bidean BVEko Ignacio Iturbide Piti eta Ladislao Zabalak tiro egin zioten. Felipe Sagarna pertsona ezaguna zen Hernanin, besteren artean, Los Incansables txarangaren sortzaileetakoa. Bideoan txarangako kideek haren omenez egindako kantua.

 

 

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria Fundazioa)