argia.eus
INPRIMATU
Felipe III.ak musulman izandakoak Espainiatik kanporatu zituen

Felipe III.ak musulman izandakoak Espainiatik kanporatu zituen. Inkisizioa erlijio-uniformetasuna lortzeko helburuarekin sortu zuten Errege Katolikoek, baina behinola musulman izandakoek ez zutela kristautasuna eskatzen zitzaien bezala betetzen iritzita, herrialdetik botatzea agindu zuten, indar erakustaldia eginez eta kristautasunaren bandera astinduz. Bi urtez "kristau onak" izan zirenak geratu ahal izan ziren, baita kristau zaharren emazte musulmanak ere. 300.000 herritar inguruk utzi behar izan zuten dena, estatuko herritarren %4. Garaiko gizartean shock handia eragin zuen gertaerak.

Arthur Stanley Turberville, La Inquisición española (Fondo de cultura económica).