argia.eus
INPRIMATU
Falangeko ikasle sindikatuaren ekitaldi batean petardo bat bota zuten, Bartzelonako unibertsitatean

Falangeko ikasle sindikatuaren ekitaldi batean petardo bat bota zuten 'Ikasle erorien egunean', Bartzelonako unibertsitatean. Kataluniako Unibertsitate Fronte antifrankistak Kataluniaren aldeko pintaketak egin eta Franco eta Primo de Rivera diktadorearen erretratuak kendu zituen ikasgela batetik.

Frankismoaren aurkako erresistentziaren ekintza xume honen aurka errepresio basatia erabili zuten. Fakultatean bertan gutxienez hamahiru ikasle atzeman eta torturatu zituzten.