argia.eus
INPRIMATU
Extinction Rebellion mugimenduak deitutako desobedientziaren egun arrakastatsua eta ehunka atxilotu

Extinction Rebellion mugimenduak desobedientziaren eguna deitu zuen. Munduko 60 hiritan desobedientzia ekintzak burutu zituzten dozenaka milaka ekintzailek, manifestazio jendetsuekin.

Erresuma Batuan izan zuen erantzun zabalena. 700 atxilotu izan ziren guztira, horietatik 200 Londresen. Hainbat egunez luzatu ziren protestak, kale nagusien blokeo eta beste hainbat ekintzarekin. Nazioarteko mugimendu ekologistaren aktibismoari bultzada berria ekarri zizkion eragile honek, ez biolentzia, desobedientzia eta ekintza zuzena gisako baloreak ardatz hartuta.

 

Igor Galarza Intxausti, Ehunka atxilotu mundu osoan, klima aldaketaren aurkako protestetan (ARGIA, 2019ko urriak 7).