argia.eus
INPRIMATU
Eustakio Mendizabal 'Txikia' hil zuen Espainiako Poliziak Algortan

Eustakio Mendizabal Txikia hil zuen Espainiako Poliziak tiroka bizkarretik Algortan. Ez zeraman urte asko ihesean, baina denbora laburrean fama handia egina zuen.

Txikia ETAren buruzagi nabarmenetakoa izan zen. 1968an egin zuen ihes Iparraldera. Burgosko Epaiketa batetik, eta Carrero Blanco hiltzeko prestaketa lanak hartzen dituzte bere klandestinitate urteak.

Aktibismoa bultzatu zuen ETAren barnean, eta Beihl kontsularen eta Huarte enpresariaren lehen bahiketak egozten zizkioten. Euskaltzale amorratua zen, eta hainbat olerki idatzi zituen, nahiz eta azken garaikoak galdurik dauden.

Heriotza hark euskal gizartea astindu zuen eta leku ugaritan egin zitzaizkion mezak. 28 urte zituen.

 

Jarrain Etxamendi eta Larraldek Tomas Aragues orkestra zuzendariarekin, Txikiaren omenez grabatutako Maiatz Lilia kantua:

Gatzaga taldea. Eustakio Mendizabal Txikia, abertzale belaunaldi baten mitoa. (Larrun 1 - ARGIA, 1985eko ekaina).