Eusko Legebiltzarrak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen. EAJ, EA eta EEren aldeko botoekin atera zen aurrera emendakina. HB bilkura aretotik atera zen, adierazpena puntuka bozkatzea ukatu ziotelako protestan. Testuak zioen euskal herritarrek beren estatus politiko, ekonomiko, sozial zein kulturala libre eta demokratikoki erabakitzeko ahalmena zutela. 2014ko maiatzean, EH Bilduren ekimenez eta EAJren aldeko botoekin, adierazpen hori berretsi zuten. Hala ere, legez besteko proposamenak zirenez, ez dute ondorio juridikorik.