argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz mintzatzen zen diputaturik ez zegoela lehen aldiz Nafarroako Parlamentuan salatu zuen “Lesakako andre batek”

Euskaraz mintzatzen zen diputaturik ez zegoela lehen aldiz Nafarroako Parlamentuan salatu zuen “Lesakako andre batek”. Eskutitza argitaratu zuen El Eco de Navarra eta La Tradición Navarra egunkarietan. Hiru egun lehenago egin ziren hauteskunde probintzialak lau foru-diputatuak izendatzeko. “Foru korporazioan lehendabiziko alditan Aitorren hizkuntz zaharraz mintzatzen den diputaturik ez baitago”, zioen gutunean. Hilabete batzuk geroago, irailean, Nafarroako gobernadore zibilak eskoletan euskaraz irakastea debekatua zegoela gogorarazi zuen zirkular baten bidez.