argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz idazteagatik, prentsan artikulu bat zentsuratu zioten Jose Artetxeri

Euskaraz idazteagatik, prentsan artikulu bat zentsuratu zioten Jose Artetxeri. Gaztelaniaz idatzitako artikuluan euskarazko bertso bat sartu izana nahikoa izan zen agintari frankistek artikulua zentsuratzeko. Ez zen euskaraz idazteagatik Artetxe zentsuratu zuten aldi bakarra izan, ordea. Artetxek Francoren alde egin zuen borroka 1936ko Gerran, baina horrek ez zion faborerik irabazi zentsurari dagokionez. Gerraren errebisionismoa planteatu izanak eta "bi bandoetan onak eta gaiztoak" zeudela esateak izango zuen zerikusirik horretan.

Joan Mari Torrealdai, Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983 (Susa).