argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz idaztea debekatu zuten Hego Euskal Herrian

Euskaraz idaztea debekatu zuten Hego Euskal Herrian. Espainiako Estatu Ministerioaren Propaganda Idazkariordetzaren idazki ofizial baten bidez, zentsura ezarri zen gaztelania ez ziren hizkuntzentzat. Zentsuratzaileei zuzendutako agindua zen, eta zehazki, “hizkuntza erregionalak” debekatu behar zirela zioen, Mugimenduaren printzipioak eta Gobernuaren egintzak hedatzeko esfera handiago bat sortzeko gaitasunik ez bazuten. Agindu honen bidez, hortaz, euskarazko argitalpenak, besteren artean, Mugimenduaren zerbitzura ez bazeuden, debekatu beharra zegoen.