argia.eus
INPRIMATU
Euskararen aurkako ortografia arauak inposatu zituzten Hego Euskal Herrian

euskararen aurkako ortografia arauak inposatu zituzten Hego Euskal Herrian. Gipuzkoako eta Bizkaiko gobernadore zibilak agindu zuen, El Diario Vascon argitaratutako ohar batean. Telefono gidaren edizio berria profitatuz, tx debekatu zuen bertan azaldu behar ziren izenetan. Ondorioz, gida berrian Etxe edo Txoko bezalako hitzak desagertzeko agindu zuen, eta euren izenetan halako hitzak zituzten etxeei “ortografia onargarrianerrotulatzeko exijitu zien, “zapore separatista” zuten izenetatik tx ordeztuz ch-rekin.