Euskaltel burtsara atera zuten. 1995an sortu zen Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrezki kutxek 12.000 milioi pezeta publiko jarrita. 2008ko krisiaren ostean, pribatizazio prozesua abiatu zuen Jaurlaritzak, bere akzioak kanpoko enpresei salduz.
Burtsan atera zenetik, Euskaltel bestelako enpresen eskuetan geratzen joan zen, lan-baldintzetan eta zerbitzuetan murrizketak eginez eta zuzendaritzen artean hainbat milioi euro banatuz dibidendutan.
2021ean Más Movilek erosi zuen, behinola %100 diru publikoz sortutakoa telekomunikazio enpresa.