argia.eus
INPRIMATU
'Euskaldunon Egunkaria'-ren lehen zenbakia argitaratu zuten

Euskaldunon Egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten. Euskara hutseko egunkari nazional bakarra zen, 2003an Olmo epaileak itxiera agindu zuen arte. Milaka euskaltzalek dirua jarrita akzioak eskuratuz bildu zuten proiektua abiatzeko dirua. Eusko Jaurlaritza aldi berean euskarazko beste egunkari “publiko” bat sortzen saiatu zen, Egunkaria-ren proiektua ahuldu asmoz. 

Gaian sakontzeko, irakurri ARGIAn argitaratutako Euskarazko egunkaria aldarrikatzetik egitera erreportajea, Lander Arbelaitzen eskutik.

Handik hamahiru urtera Espainiako Guardia Zibilak bidegabeki itxi zuen eta atxilotuak torturatu.