Euskal Telebista emititzen hasi zen. Elene Lizarralde eta Mari Jose Insaustik aurkeztu zuten lehen emanaldi hura, eta Carlos Garaikoetxea lehendakariaren Urtezaharreko mezua igorri zuten. Akta fundazionaletan jaso zutenez, Euskal Irrati Telebista euskara normalizatzeko helburuarekin sortu zen. Gero, Katalunian ez bezala, ETB2 gaztelania hutseko bigarren katea sortu zuten eta ordutik askoz baliabide gehiago bideratzen da bigarren kate horretara. Ikusi lehen minutuak bideoan.